domingo, 20 de diciembre de 2015

AMAIERA

Blog honi amaiera edota azken iruzkina txertatzeko, hilabete hauetan zehar jardutako kirol honek, saskibaloiak, dakartzan onuren inguruan hitz egingo dizuet gaurkoan.
Gaur egun gero eta garrantzia gehiago ematen zaio kirolari eta dakartzan onurei, izan ere, jakina da kirolak eta ariketa fisikoak onura, fisiko, psikologiko eta sozialak dartzala.
Azken urte hauetan kirolak eta osasunaren arteko lotura azpimarratzen da besteak beste, sedentarismoak dakartzan ondorio negatiboak ezagutzen direlako, gaixotasun kardiobaskularrak esaterako, hauek izanik heriotzen kausa %47a Europan. Osasunari dagokionez, prebentzioan gero eta ikerketa gehiago egiten dira bizimodu eta giro osasuntsuak promozionatuz. Hori dela eta, gure gizartean " osasunaren kontzientzia sozial" bat sortuz doa. Testuinguru honetan kirolak eta ariketa fisikoaren promozioak garrantzia hartu du hainbat gaixotasunen prebentzioan eta tratamentuan, baita eremu psikologikoan ere.
Ariketa fisikoa eta ongizate psikologikoaren lotura narbamena da eta hainbat ikerketetan islatzen da antsietate, estres eta depresioa prebenitzeko edo tratatzeko eraginkorra dela.
Kirola egiteak emozioetan efektu positiboa du umorea, ongizate orokorra, autoestimua eta autokontzeptua hobetuz eta ondorioz baita bizi kalitatea ere.
Hipotesi ezberdinetaz hitz egiten da kirola eta ongizate psikologikoaren lotura aztertzerakoan. Batetik entretenimentuaren hipotesia estresa eragiten duten ekintzen distrazioan oinarritzen da onura psikologikoak azaltzerakoan. Bestetik, endorfinen hipotesiaren arabera, azalpen fisiologikoari dagozkio ariketa fiskoaren abantailak. Garuna, hipofisiak eta beste ehun batzuk endorfinak askatzen baitituzte kirola egitean min sentsazioa gutxiagotuz eta euforia egoera bat sortuz. Beraz, esan liteke ariketa fisikoa egitean martxan jartzen diren mekanismo psikologiko eta fisikoen konbinazioa dela ongizatea hobetzen duena.
Nahiz eta onurak adierazgarriak izan, zer dela eta jarraitzen du gehiengoak sedentario izaten telebista, ordenagailua edo bideojokoen aukera nahiago izanik esfortzu fisikoa saihestuz? Hori dela eta, hainabat profesionalem usteetan beharrezkoa da ariketa fisikoa egiteko ohitura haurtzarotik haur eta gazteen bizi estiloetan ezartzea, gerora bizi estilo osasutsua mantendu dezaten.
Aipatutako abantailez gainera, azpimarragarria da kirolaren presentzia hezkuntzan eta garapen sozialean, ariketa fisikoa pertsonaren garapen integralaren parte baita. Kirol eta jokoetan parte hartzean, haur eta gazteek hainbat giza balore positibo bereganatzen dituzte: leialtasuna, kooperazioa, borondatea, iraunkortasuna, ausardia, erresistentzia, autonomia, gaitasun sozialak eta abar. Kirola hezkuntzan tresna garrantzitsu bat izan liteke gaur egungo estresatik kanpo lasaitasuna aurkitzeko, aruen errespetuaz eta talde lanaz konpetentzia hartzeko eta naturarekin kontaktuan jarriz disfrutatzeko.
Bukatzeko esan genezake kirolaren balio positiboak nabarmenak direla eta hezkuntza integral baten parte izan litezkeela pertsonaren bizimoduan ohitura osasuntsuak ezarriz, haur eta gazteen garapen pskologikoan positiboki eraginez eta, batez ere, aisiaz disfrutatzeko ematen dituen aukera anitzez gozatuz.

martes, 8 de diciembre de 2015

JOKOAK

Gaur, jai eguna izanik dibertigarriak diren bi joko erakustea pentsatu dut, besteak beste konoen eta hrria,papera eta guraizeen jokoa.hnako hauek azaltzeko era egokiena bideoa denez, azalpen txiki baten bidez eta bideoaren bidez jarri dizuet. Gogokoa izatea espero dut gaurko egun honetan.
Beti bezala, jokoak izanik "JOKOAK" orrialdean aurkituko duzue dena.

viernes, 4 de diciembre de 2015

TIRO ARIKETA

Saskibaloian jaurtiketak egiten ari gara etengabe izan ere horretan datza, saskiratzean. beraz honako hau hobeto prestatzeko eta hpbetzteko honako arketa hau eskegi dizuet "JOKOAK" orrialdearren barnean bideo eta azalpenarekin.

jueves, 26 de noviembre de 2015

JOKOAK

Jokoekin jarraitzeko beste ariketa bat azalduko dizuet ONCE deiturikoa, izenak dioen bezala, 11 jokalarik osatzen duten jokoa da. honako hau hobeto ulertzeko azalpena eta bideoa ikus dezakezue "JOKOAK" orrialdean

jueves, 19 de noviembre de 2015

JOKOAK

Beroketa egin berri, goazen gorputzari bizia pixka bat ematera izerdiz bustiz.
Horretarako joko batzut egitea zer iruditzen zaizue? jokoak egin, ongi pasa, gozatu eta laguntasuna sustatzeko hona hemen joko batzuk. Honako hauek "JOKOAK" deituriko orrialdean ageriko zaizkizue. Gaurkoan, 1x1 erako jokoarekin hasiko gara, datorren astean beste bat jarriko dizuet.
Beraz, mugi gorputz eta eperdi horiek eta has gaitezen saskibaloia martxan jartzen!

jueves, 12 de noviembre de 2015

BEROKETA

Ordua dugu saskibaloia martxan jartzeko, baina baloia hartu baino lehen beroketa egitea komeni da, gorputza ongi egokitzeko martxan jarri baino lehen. Beraz, gaurkoan beroketa nola egin dezakeegu ikus dezakezue "BEROKETA" orrialdean. Argi ikusteko bideo bat jarri dizuet.

jueves, 29 de octubre de 2015

JAURTITZEKO ARAUAK

Aurreko astean eskegitako arauekin jarraituz, gaurkoan ere arauakin jarraituko dugu. Arauen barne, jaurtiketa bat egiteko jarraitu beharreko arau eta pausoak aurkituko dituzue. Blog hau hainbat orrialdek osatuko dutenez, jaurtitzeko arauak ere "ARAUAK" orrialdean aurkituko dituzue.

martes, 27 de octubre de 2015

sarrera nola ipini linka esteka

Vimeon hainbat bideo interesgarri aurki daitezke. Batzuk lagungarriak izan daitezken arren beste batzuk ez horrenbeste.

Beste bideo bat

Bideo hau youtubetik ekarri dugu, baina HTML kodea aldaketa batzuk egin ditugu.

Sarrera bideo batekin

Bideo bat sartuko dugu sarrera honetan, youtubetik zuzenean, oso erraza da.
Oso ondo geratzen da sarrera honetan.

miércoles, 21 de octubre de 2015

Arauak

Arauak, beste kirol guztiek bezala, saskibaloaik ere honako batzuk barne hartzen ditu. Saskibaloi kirola ulertu eta zuzentasuez jokatzeko honako hauek barneratzea ezin beharrezko dugu. Beraz, kirol honen inguruan dauden arauen berri "ARAUAK" deituriko duzuen orrialdean aurkituko duzue.
Zerbait ulertzen ez bada, iruzkinen bat utzi eta azalpen egokiago bat ematen saiatuko naiz.

martes, 20 de octubre de 2015

Ongi etorri gazteok!
Blog honetan kirol munduan arituko gara, hain zuzen, saskibaloian. Saskibaloi munduan begiak zabaldu eta informazio aberasgarria aurkitu ahal izango duzue. 
Anima zaitezte!