1x1 MUGIMENDUA
Bi
ariketa hauekin 1x1ko ariketak abiaduran landuko ditugu. Aurretik
eginiko teknika indibidualari oposaketa sartzen joateko balio
dezakete.
Lehenengo
ariketan hegalean erasotzailea jarriko da eta tiro librea
defendatzailea. Defendatzaileak pasea eman eta fondoko marra ikutu
beharko du defenditzera joan baino lehen. Erasotzaileak konoen
atzetik abiadurako botean, erasotzeko markatuta dagoen eramua
erabiliko du. Defentsak gainera partidutako laguntza edo rotazio
batean lana nola egin landu dezake.
Bigarren
ariketa honetan zelai erdian edo pixkat aurrerago bi fila jarriko
ditugu. Berriro ere defendatzaileena eta erasotzaileena.
Erasotzaileak pasea emango dio eta kontrako konoaren atzetik
defenditzera joan beharko du. Erasotzaileak kontrako konoa pasa eta
saskia erasotuko du. Sarrerak oposaketarekin eta abidurazko botea
lantzeko aproposa izan daiteke ariketa hau.
"ONCE" KONTRAERASOAREN ERABILERA ANITZAK
"Once" deritzon
kontraeraso ariketak erabilera ugari ditu. Askotan kontraeraso
ariketa bat bezela kalifikatu arren, neretzak nagusitasun numerikoa
duen ariketa bat da. Nagusitasun numerikoa duen ariketa batetik
abiatuta gauza ugari landu daitezke hastapenean.
Beti garbi
eduki behar duguna 1x0 egiten dugunari oposaketarekin erabilera eman
behar diogula jokalariak erabilgarritasuna ikusi dezan. Hasiera
batean 1x1, 2x2 edo 3x3ko egoeratan baliabide indibidual horiek
erabiltzea zaila izaten da. Horregatik hastapenaren piramidean
edukiak eskalonatuta eman behar ditugu.
Nagusitasun numerikoa
dagoen ariketatan espazioak daude baliabideak aurrera eramateko eta
defentsaren eragina ez da horren zuzena baloiaren inguruan. Niretzat
hastapenean behin eta berriz erabili beharreko ariketa da. Lortu nahi
ditugun helburuetara iristeko aldagaiak edo moldaketak sartu behar
dira.
Batzuk aipatzearren...
Defentsan:
-
Defentsako rotazioak lantzeko. Beti behartu jokalari bat baloiaren
gainean egotera eta bestea laguntzetan. Pasea dagoenean laguntzetan
dagoena baloiera iristera. Horrela jokalariak laguntzatik alderdi
indartsura iristeko mugimenduetan indarra hartzen dute. Indikazioak
defentsaren ingurukoak izan behar dute beti.
- Pase marra
estutzen. Errebotea hartzen duenak zelai erdia pasa arte ezin du
paserik eman eta saskira bota ahal izateko pase bat eman behar du
gutxienez. Horrela bi defentsoreak estutzen daude hasieratik baloia
ez jasotzen uzten. Pasea emandakoan segituan laguntzako posizioetara
pasatzen gara.
Erasoan:
- Baliabide
indibidualak erabiliz. 1x0 egindakoan ariketara eraman. Pase mota bat
landu edo tiro mota bat adibidez landu bada behartu egoera horretan
jokatzera.
- Baliabide kolektiboak erabili. Kontzeptu bat
landu bat bada eraman 3x2era. Kaleen okupazioa, pasa eta moztu...
-
Baloiaren errotazioa. Bote gabe erabiliz.
- Bote kopurua
murriztuz. Jokalari edo taldeari orokorrean bote kopuru bat jarriz.
Horrela bote gehiegi ez ematera behartzen dira jokalariak.
-
Tiroa oposizioarekin. Jokaldi guztiak tiroan bukatuz. Defentsarekin
gainean oposizioarekin tiro egoera errealak landu.
- Denbora
mugatuz. Batez ere 24s.koarekin jokatzen duten taldeentzat. 6-7
segunduko posesioak. Horrela zenbat denbora dagoen edo zenbat gauza
egin daitezkeen denbora horretan baloratu daiteke.
- Posizioak
aginduz. Entrenatzaileak 2 esanda. Bi jokalari poste txikian finkatu
eta handik jokatu. 1 bakarra jarri eta 0 esanda denak zabalik.
Horrela posizioak lantzen hasi edo baloia barrura sartzen behartzeko.
Barrura kanpora rotazioak lantzeko...
- Uztaiak jarriz.
Kantxako posizioak markatu eta jokalariek bakarrik posizio horiek
bete ditzakete. Helburua beti posizio hoberena bilatzea izango da.
Beti zailtasun handiaren barruan adimena landuko dute gero egoera
errexen aurrean erantzun hobeak emateko...
- ... (eta beste
asko daude...)
Beti ere helburuaren inguruko aholkuak eman
behar dira. Bi alderdi zuzentzen badira ez da horren garbi geldituko
nahi duguna. Indikazio gutxi baino zehatzak!
TIRO ARIKETAK
Hastapenean kontraerasoan atertzerako garaian baloi asko galtzen dira lehen pasean. Erdiko kalean jasotzea oso zaila denez, nrmalean hegaletik ateratzek erakusten saiatzen gara. Irteera hori errazteko jaso behar duen jokalariak finntak edo puerta atras antzeko bat egitera ohitu behar dugu presionatut badago, baloiari irteera bat eman ahal izateko.
Lehen bideoan tiro egin ondoren jokalaria hegalean kokatzen da baloiari irteera bat emateko asmotan, gero tiroan bukatzeko. Ariketa ondo egin ezkero exigentzia fisikoa handia du.
Bigarren bideoan hirugarren jokalari bat sartzen da. Jokalari batek errebotea ixten du, baina tiroa punteatzera atera daiteke eta gero errebotea itxi. Baloia zabaldu eta lehenagoko ariketa pixkat konpletatu egiten dudu erreboteko lana gehituz. Oso errexa da " Reboteee" ohiuka hastea, baino errebotea ixten erakutsi behar dugu.Tiroa lantzen dugun bitartean aukera ona dugu honako honetarako.
KONOEN JOLASA
Bi talde egiten ditugu. Kasu honetan beltzak eskubian eta grisak ezkerrean. Talde bakoitzak bi baloi ditu eta aleroan bi filatan jartzen gara. Bi taldeeen artean ekipo bakoitzak bere kono multzoa dauka ( 8 kono bakoitzean).
Fila bakoitzetik ateratzen dira saskiratzeko asmotan eta saskiratzen dugunean konoa beste taldeari eman behar diogu. Konorik gabe gelditzen den lehenengo taldea da irabazlea.
Puntuaketa kasu honetan da.
kono 1 sarera sartuta
2 kono zona kanpotik tiroa sartuta
3 kono triplea sartuta
HARRIA, PAPERA, GURAIZEAK JOKOA
Jolas hau marrazkian jarri arren bideo baten bitartez hobetu ulertuko dela uste dut. Jolasak umeekin trebezi ezberdinak lantzeko balio dezake. Senior-junior talde batean beroketa bezela edo dinamika pixkat alde egiteko balio dezake, batez ere, aurreko partidua galdu baldin bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario