Arauak

Txartzat hartutako jokaldiak:
- urratsak edo pausoak: jokalariak baloiari botea eragin gabe bi urrats baino gehiago egitea. Urratsak egiten dira, era berean, baloia kontrolatuta duzula pibotatzeko oina lurretik altxatzen baduzu.
- Bikoitzak: baloia eskuetan izan eta gero, berriz botea eragitea.
- Atzealdera itzultzea edo erdiko marraz atzera egitea: baloiak jokalekuaren erdiko marra pasatu eta gero, atzera norbere taldearen aldera eramatea.

  • 3": jokalari batek aurkariaren saskiaren eremuan gehienez egin dezakeen denbora.
  • 5": jokalariak pilota eskuan gehienez izan dezakeen denbora.
  • 8": talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkariaren aldera eramateko duen gehieneko denbora.
  • 24": talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehieneko denbora.

ARAUEN HUTSEGITEAK;

Jokoan talde batek ondorengo hutsegite hauetakoren bat egiten badu, beste taldeak aterako du baloia, hutsegitea egin den leku hurbilen dagoen joko eremuaren mugatik, hau da, alboko marratik edo hondoko marratik.
- Urratsak
- Bikoitzak
- Oina: baloia oinarekin ukitzea
-  Zona barruan 3 segundo baino gehiago egotea.
- Alboko edo hondoko sakea gaizki edo berandu egitea.
- 24 segundu igarota, taldeak saskira ez jaurtitzea.
- Atzealdera itzultzea: atzera norbere joko eremura itzultzea.

JAURTITZEKO MEKANIKA:

Saskira jaurtitzeko daukagun mekanika askotan zerbait berezkoa eta aldaezina bezela jotzen dugu. Aldatu dezakegu eta aldatu behar dugu. Lan horren bitartez portzentaiak hobetu ditzakegu eta arrakasta (saskiraketa) lortuko dugu. Hori lortzeko hainbat aspektu eduki behar ditugu kontutan.
- Hanken posizioa
- Baloia nola heldu
- Gorputzaren orientazioa
- Flexioa
- Baloiaren igoera
- Askatzea

Jota Cuspineran bideo honetan oso ondo azaltzen dira fase hauek





No hay comentarios:

Publicar un comentario